Espazio-Lotura
Geoprozesu honek, geruza baten taula datuak beste geruza batera kopiatzea ahalbidetzen du.
Espazio-lotura egiteko bi irizpide espazial erabili daitezke:
Gertuena (1 => 1 erlazioa). Lehenengo geruzako elementu bakoitzari, bigarren geruzako elementu gertuenaren taula datuak ezarriko zaizkio. Bigarren geruzako elementu aukeratua bat baino gehiago izan daitekenean, prozesua, taulan aurkitzen duen lehenengo elementuarekin egingo du.
Barnekoa (1 => M erlazioa). Lehenengo geruzako elementu bakoitza, bigarren geruzako elementu bat baino gehiagorekin erlazionatzen du (gainjartzen diren guztiekin). Erlazionatutako M elementuren zenbakizko datuen funtzio bat (batazbestekoa, txikiena, handiena, batura) aukeratu beharko du erabiltzaileak eta funtzio honen emaitza izango da irteera datuetan agertuko dena.